Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«SARA BERASALUCE. Arte-bitartekaritza saioa familiekin»

marzo 6

4-7 urte

Arte-bitartekaritza saioa familiekin | Martxoaren 4tik 27ra IAKn ikusgai egongo den Gernikak. Begiradak (erakusketaren berria estekatu) erakusketaren baitan familiei zuzendutako arte-bitartekartiza saio bat egingo da Sara Berasaluceren eskutik. Familientzako bitartekaritza saio hauekin arte garaikidea publiko anitzei hurbiltzea bilatzen da, elementu bisual, jarduera praktiko eta jolasaren bidez. Oro har, gure gizartean beharrezkoa den laguntza edo mediazio prozesu hau, arte garaikidea lehenengo sentsazioan ez baztertzeko laguntza bat bezala ulertzen du Berasalucek.

Sara Berasaluce Duque | Sara Berasaluce Duque (1992, Gasteiz) Arte Ederrak ikasi ostean Gizarte eta Kultura Erakundeetako Arte Hezkuntzako masterra egin zuen Madrilgo UCMan. Ordutik, ARTIUM Museoan eta Madrilgo Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía bezalako erakundeetan arte hezitzaile gisa egin du lan eta gaur egun Bilboko Arte Ederren Museoko Hezkuntza eta Ekintza Kulturalaren Sailan dihardu, artea publiko anitzetara hurbiltzeko helburuarekin.

Euskal Herri mailan hainbat kultura proiektuak sustatu ditu kultur arloan gazteen parte-hartzea bultzatuz, Gazte Klik Klak eta Tetrapack lehiaketak, IN SITU ArtFestival jaialdia eta ARTIUM museoko NÍTIDO programa sustatu ditu. Era berean, Emakumea Makina Fabrika (Madril 2022 eta Gasteiz 2023) eta Gainbalioa (Donosti 2023) erakusketak zaindu ditu, artxiboen berrikuspena, lan eskubideak eta ikuspegi feminista gurutzatuz. 2023tik aurrera, BAFFEST jaialdiaren zuzendarikidea izan da eta azkenaldian, Auzo Sortzailea programan parte hartu du “Explorando el pasado” tailerrarekin, argazkilaritza eta memoria komunitarioaren bidez Gasteizko San Cristobal eta Adurtza auzoak berpiztuz.

Local

Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España