Cargando Eventos

« Todos los Eventos

SARA ZOZAYA

septiembre 26

Datorren irailaren 26an, ostiralarekin, Sara Zozaya musikariaren emanaldia izango da kultur etxean, 21:00etatik aurrera. Doako saioa izango da, baina aurrez gonbita eskuratu beharko da turismo-bulegoan. Irailaren 18an jarriko dira eskuragai eta lagun bakoitzak, gehienez, 4 gonbita hartu ditzake.

Sara Zozaya, Donostian jaioa, akordeoia jotzen hasi zen musika-munduan. 12 urte besterik ez zituela, Piazzollaren lanak jotzetik bere kantak sortzera egin zuen jauzi, gitarraren eta teklatuen laguntzarekin. Gaur egun, Nerabe taldeko abeslaria izateaz gain, bakarkako bideari ekin dio.

2018ko abenduan atera zuen bere lehen EPa, «III», disko labur, intimista eta progresiboa, eta Mondo Sonoro hedabide espezializatuak urteko demorik onenen 7. postuan jarri zuen. Hiriko Soinuak txapelketa irabazi du Zozayak, eta Bartzelonako «Los Aperitivos de Primavera Sound» kontzertu-zikloan jo du, besteak beste.

Etorkizuna oparoa da Sara Zozayarentzat, bakarkako bere lehen LPa agertu baita, «NARA» (2025) izenekoa. Lan honetan, hamar abesti bikain proposatzen ditu artistak, bakarka zein taldean, eta primeran funtzionatzen dute. Benetako gozamena izango da Arriagako Foyer gunean haren abestiak entzutea eta dastatzea.

 

Local

Orioko Kultur Etxea
Eusko Gudari kalea, 26
Orio, Gipuzkoa 061 España