Sardinaren ehorzketa, inauterien amaiera markatzen duen ekitaldia, leku eta kultura askotan ospatzen da, inauterietako gehiegikeriei agur esatea eta egunerokotasunaren etorrera sinbolizatuz. Inauteriei agur esateko modu ezberdinak aprobetxatuz, aurtengo sardinaren ehorzketak munduko txoko ezberdinetatik etorritako hiru eszena proposatzen ditu.
Hileta-segizioa danbor-talde batek irekiko du, desfileari erritmoa jarriz, eta, ondoren, Momotxorro bat, bi zankaluze-ahuntz, bi aker eta nekazari eta sorgin talde handi bat. Ondoren, nazioartean ospe handiena duen taldearen txanda izango da: Catrin eta Catrina. Heriotza irudikatzen duen irudi mexikar bikaina. Eta bukatzeko, Momo jainkoaren eta Sardinaren txanda iritsiko da aingeru, deabru, apaiz eta alargun ugariz lagundurik.
Ibilbidea: Bilbo plaza, Getaria, Txurruka, Gipuzkoa plaza, Elkano, Boulevard, Alderdi Eder.
Arratsaldeko 20:01ean Sardina erreko da Alderdi-Ederren.
Informazio gehiago: Inauteriak Donostia Kulturaren webgunean.