
Geldiezina izan den gorakadaren ondoren, R.A. kaleratu eta Bilboko Kafe Antzokian maiatzaren 22ko sarrerak agortu ondoren, HOFEk data berri bat gehitu du: maiatzaren 21ean, 21:30ean.
Noizbait bizi izan dutenek badakite: HOFEren zuzenekoa momentuko zirraragarrienetakoa da. Tour honetan, Igotzek Jangitz Larrañaga eta Llúcia Pla lagun izango ditu eszenatokian, kanta berriak aurkezteko eta bere ibilbideko abestirik kuttunenak berriz entzuteko. Jarreraz eta emozioz beteriko bira, bere kontzertuak are urrunago eramateko prest.
TETAS FRÍAS hirukotea ere arituko da.