
Jokin Pinatxok (Janus Lester) pentsalari librearen profila biltzen du: sortzailea, dibertigarria, artistikoki anbiziotsua, eta pertsonalki lasaia eta atsegina. Beratik dator (Euskal Herriko metro koadroko musikari gehien dituen herritik), ahots ezohiko eta berezi batekin, eta erritmo sinkopatuen nahasketa batekin: soul beltzaren, elektronikaren, folkaren eta poparen arima uztartzen ditu. «Lore» bere azkenengo diskoak, «Ez gaitzala look harrapatu» lehen lanaren ondoren etorriak, sakontasuna eta heldutasuna darion bederatzi kantu biltzen ditu. Moldaketetan aberatsa den diskoa da, eta erreferentzia anglosaxoi argiak ditu; Munford & Sons edo Stromae bezalako taldeen mundura hurbiltzen da, nortasuna galdu gabe.
Abenduaren 19an Bilboko Euskalduna Jauregian ariko da zuzenean, bere disko berria aurkezteko. Lan honekin, «Lore» diskoaren barne mundutik espazio handiagoetarako pentsatutako musikaltasun batera jauzi egitea du helburu: elkarrekin partekatu eta kolektiboan ospatzeko modukoa. Popa, folka, elektronika, world… musika onaren termomix bat, herrialde honetako erregistro gehien dituen ahotsetako batekin, eta konposizioan usain anglosaxoi eta nazioartekoa duen proposamen batekin.
Zuzenekoan honako hauek izango dira: