MIRUA, 2019an sortutako talde gipuzkoar gaztea, apurka-apurka Euskal Herriko musika panoraman sendotuz joan da, «Miruenea» estreinako albuma kaleratzean denon ahotan egon arte. Mugaz Gaindi edo Salda Badago abestiekin bere etapa berriaren aztarnak ematen hasi zirenetik, fenomenoa hazi baino ez da egin, denbora gutxian eszenako talde autentikoeta interesgarrienetako bat bezala kokatuz.
Disko honekin, hirukoteak haurtzarotik jasotako erreferentzia ugarien bidez sortu duten soinu unibertsoaren ateak parez pare ireki zituzten, eta orain hori guztia eszenatokian islatzen dute zuzeneko formatu batean, Manu Gaigne perkusioetan gehituz. Potentzia eta jarraitzaileak gora doaz kontzertu bakoitzean, eta dagoeneko hankaz gora jarri dituzte Bilbao BBK Live eta Hatortxu Rock bezalako jaialdi enblematikoak eta herri eta hiri askotako jaiak.