Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Sarrerak Mirua: «Gazte eta lorios» (Bilbo)

mayo 7, 2026

Mirua taldeak Miruenea diskoa aurkeztuko du Gazte eta lorios biraren baitan.

Miruak Mirueneako ateak irekiko dizkigu. Beraien lehen albumean haurtzarotik lagun izan dituzten erreferentzia ugariak eta oraindik ere beren jakin-nahi agortezinarekin deskubritzen jarraitzen dituztenak ezagutzera gonbidatuko gaituzte. Baita bere oroitzapen, amets eta bizipenak ezagutzera ere.

Disko honek mugarria ezartzen du taldearen ibilbidean, izan ere, Mugaz gaindi edo Salda badago bezalako aurrerapenekin Euskal Herriko talde sendo eta nabarmenetako batean bihurtzea iragartzen bazuten, jada ez da zalantzarik gelditzen. Gutxi dira euskal folklorearen sustraien eta orainaren arteko hain zubi sendo eta originala eraikitzeko gai direnak.

  • Malentxo Zeberio (ahotsa, biolina, teklatuak, perkusioa)
  • Mattin Zeberio (sintetizadoreak, ahotsa, perkusioa)
  • Maitane Iruiñ (ahotsa, biolina, gitarra, perkusioa)

Local

Bilboko Kafe Antzokia – (Bilborock eta)
Done Bikendi, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España