Olaia Inziartek 2025ari agur esango dio Victoria Eugenia Antzokian eskainiko duen kontzertu intimo eta hunkigarriekin. Zerrautsa (2025) diskoaren aurkezpen emanaldia emozioen eta egiazkotasunaren ospakizuna izango da, musika eta hitzen bidez partekatzeko gonbidapen bat.
Zerrautsa bigarren diskoak artistaren barne-mundu biszerala arakatzen du. Horretarako, errautsa bezalako elementuak hartu ditu sinbolo gisa: sortze-prozesuaren hondar gisa ikusia izan arren, ezinbestekoa da forma emateko. Diskoa barrua bilatzeko bidean egindako bidaia da, emozio gordinen eta zaurgarritasunaren bidez.