Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«SATIRO»

mayo 22

Satiroa: Sexu-instintu gordinenak irudikatzen dituen izakia. Gizonezko lizun, likits, zantar eta haragikoia. Basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Ardoa edaten, jostatzen eta dantzan ibiltzen zena.

Nik ditut zure desirak, zure nahiak, zure fantasiak, zure erotika. Ni, zu naiz. Dena da haragia, gorputza. Gorputzaren bila zabiltza etengabean. Gorputza baduzu, baina ahaztu egiten duzu, larrosaren usainak larrosa ahazten duen bezala, aurkitu nahian dabilen gorputz batek gorputza aurkitzen duen arte.

Elizak dio: gorputza erruduna da.
Zientziak dio: gorputza makina bat da.
Iragarkiak dio: gorputza negozioa da.
Gorputzak dio: ni FESTA bat naiz.

Eduardo Galeano

Fitxa

  • Sortzaile eta interpretea: Xanti Agirrezabala
  • Kanpoko begirada: Matxalen de Pedro
  • Sexologia edukia: Ione de la Cruz eta Ane Arenas
  • Eszenografia: Ekain Arrizabalaga
  • Jantziteria: Lierni Esnaola eta Mikel San Juan
  • Musika: Kau Kori Kura
  • Teknika: Kulturaz
  • Argazkiak: Iker Gozategi
  • Babesleak: Azpeitiko Udala eta Kulturaz koop.

 

Local

Juan Arzamendi Musika Etxea (JAME)
Zerrajera Kalea, 8
Arrasate/Mondragón, Gipuzkoa 055 España