Gaubeako Schubertiadaren zortzigarren edizioan, uztailaren 4tik 26ra bitartean, bost kontzertu egingo dira, ohi bezala Bachicaboko San Martin eta Tuestako Andra Mariaren elizetan, eta baita, hirugarren urtez, Espejoko Salbatzailearen elizan ere.
Schubertiadak leial eusten dio Gaubeako ondare balio handiko guneetara estatuko eta nazioarteko musika arloko talentu handienetako batzuk hurbiltzeko nahaiari, eta bost kontzertu programatu ditu, uztailean arratsaldeko 20:00etan egingo direnak.
Christoph Prégardien tenore alemaniarrak inauguratuko du Schubertíada uztailaren 4an, ostirala, Tuestako elizan. Prégardien legenda bat dugu tenore lirikoen artean, eta ospe handia lortu du errezitaldi garrantzitsuetan parte hartzeagatik. Julius Drake handia pianoan lagun duela, Schuberten eta Duparcen kantuekin konkistatuko gaitu.
Hurrengo egunean, uztailaren 5ean (larunbata), Beth Taylor meszosopranoa izango dugu Tuestako elizan. Oso goraipatua da bere «presentzia txundiagarriagatik», «koloratura izugarriegatik» eta «sakontasun liluragarriagatik» eta nazioarteko karrera lehiatsu batean murgilduta dago. Bere ibilbidean hainbat aintzatespen jaso ditu eta talde eta pianistekin eskaini ditu emanaldiak, besteak beste, Julius Drakekin. Izan ere, harekin partekatuko du kartela aurtengo Schubertiadan, bestek beste, Schubert, Granados, Tailleferre eta Brahmsen konposizioak interpretatuz.
Espejoko Salbatzailearen elizan, uztailaren 12an, larunbatean, Trio da Vinciri entzungo diogu. Talde hori Maria Floreak biolinean, Blai Bosserrek biolontxeloan eta Alex Ramirezek pianoan osatzen dute, eta Espainiako musika panoraman ganbera talde nagusietako bat bihurtu da.Maríak eta Blaik luthier katalanek egindako bi instrumentu jotzen dituzte: Eduard Sitjas-en biolin bat, 2024koa, eta Jaume Bosser-en biolontxelo bat, 2020koa.
Hurrengo larunbatean, uztailak 19, Matilda Sterby sopranoak eta Matti Hirvonen piano jotzaileak Grieg, Strauss, Peterson-Berger, Kuula eta Sibeliusen konposizioak eskainiko dizkigute. Matida Sterbyk errezital honekin egingo du Espainiako bere debuta. OperaWireko Rising Stars 2024ko hamar onenen artean dago, eta berehala finkatu da abeslari suediar garrantzitsuenetako bat bezala.
Schubertiadaren 8. edizioaren amaiera uztailaren 26an izango da, larunbatarekin, Bachicaboko elizan, sokarako seikote batekin: Bernat Prta eta Maria Florea biolinean, Noemí Fúnez eta María Rollo biolarekin eta Blai Bosser eta Oriol Prat biolontxeloan. Schulhoffen bi obra zoragarri eta Chaikovskiren “Souvenir de Florence” ezaguna interpretatuko dituzte.
Uztailaren 5eko, 12ko, 19ko eta 26ko kontzertuetarako abonuak 50 euro balio du.
Lehen kontzertua abonutik kanpo dago.
Sarrerak eskuragarri egongo dira hemen: tickets.kutxabank.es.