Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«Segundo López, aventurero urbano» (Ana Mariscal)

febrero 19

Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren istorio feministak zikloaren barne.

Segundo Lópezek aurreneko aldiz uzten du atzean bere jaioterria, Cáceres, ama Madrilera bidean hil ondoren. Han, “Chirri” nerabea ezagutuko du, bere bizitza aurrera ateratzeko asmoz hiriburuan egiten dituen ibileren konplize bihurtuko dena. Ana Mariscal aktoreak, Espainiako zinemaren aitzindariak, zuzendu, idatzi eta ekoiztutako lehen film hau kutsu neorrealistako tragikomedia bat da, eta bi aktore ez-profesional ditu protagonista.

Fitxa teknikoa: 

  • Espainia
  • Zuzendaritza: Ana Mariscal
  • Ekoizpena: Ana Mariscal / Bosco Films
  • Gidoia: Ana Mariscal eta Leocadio Mejías, Leocadio Mejíasen eleberrian oinarriturik
  • Argazkia: Valentín Javier
  • Musika: Antonio Apruzzese, Rafael Franco
  • Muntaketa: Margarita Ochoa, Francisco G. Velázquez
  • Aktoreak: Severiano Población, Martín Ramírez, Ana Mariscal, Luisita Esteso, Tony Leblanc

Local

Tabakalera – (Patio)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España