Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Semaforoa»

noviembre 8

Enekok ez die kasurik egiten semaforoei. Berehala lortu nahi ditu gauzak eta, horregatik, semaforoak oztopo bat dira berarentzat. Amets izeneko ezezagun batek bizitza lasaiago hartzeko eta gehiago jolasteko proposamena egingo dio. Baina Enekok ez dio kasurik egingo eta, behin, semaforoa gorrian dagoela, bidea zeharkatu eta ziztuan igaroko den argi erraldoi batek, ia-ia bertan irentsiko du. Sustoarekin ametsezko mundu batean sartuko da eta semaforoko pertsonaiek bizia hartuko dute, abentura dibertigarri bat proposatzeko. Baina Enekok ez daki zer egin, lehen bezala jarraitu ala semaforoko izakitxoek proposatzen diotena egin.

“Semaforoa” antzezlan multimedia bat da, antzerkia, bideo-animazioa, interakzioa eta musika biltzen dituena.

  • Egilea: Logela Multimedia
  • Zuzendaria dramaturgia: Sonia Villamor
  • Zuzendaria eta ideia originala: Imanol Garaizabal
  • Antzezleak: Eneritz Garcia eta Unai Eleizalde
  • Gidoia: Edorta Barruetabeña.
  • Jolas eszenikoa: Gaizka Chamizo
  • Musika eta soinu espazioa: Ander Garaizabal
  • Jantziak eta atrezzoa: Ainara Barrainkua
  • Argiak eta mapping-a: Imanol Garaizabal
  • Bideo sorkuntza: Basque Films eta Imanol Garaizabal

Local

Zornotza Aretoa
Urbano Larruzea, z/g
Amorebieta-Etxano, Bizkaia 003 España