Maistrak eta bere ikasgela txikiak eskola eder bat eraiki dute elkarrekin, basoan eskola bat animalia guztientzako tokiarekin.
Tamalez, helduek gerra bat hasiko dute, eta, horren ondorioz, gure protagonistek atzean utzi beharko dute amestutako eskola, maitasunetik eta elkarren zaintzatik eraikitako eskola. «Maistra» ren istorioa aske eta zoriontsu izateko ahalegin zoro eta ederra da. Istorio honen bidez, maisu ausart haien hitzek bidaiatzen dute, eta belarrira xuxurlatzen digute aske izateko lehenengo baldintza saiatzea dela.
Fitxa artistikoa: