
Sergei Babayanen magiaren lekuko izango da Baluarte, historikoa izango dela agintzen duen piano errezitaldi batean. Programaren barruan, besteak beste, Schubert, Schumann, Liszt eta Rachmaninoff konpositoreen piezak eskainiko ditu. Piano jotzaile armeniar-estatubatuarrak Songs (Kantuak) aurkeztuko du, liederraren, abesti herrikoiaren eta melodiaren artearen bilakaera aztertzen duen programa irudimentsua. Errezitaldiak bakarkako piezak eta pianorako transkripzioak konbinatuko ditu, publikoaren aurrean Europa erdialdeko kantu artistikoaren tonu-eremua gainditzen duen abesti-mundu bat zabalduz.
Birtuosismoaren, sakontasun emozionalaren eta alderdi teknikotik haratago doan interpretazio espiritualaren sinonimo, Babayanek gaur egungo interprete bikain eta errespetatuenetako bat bezala koroatu duen karrera bat eratu du. Bere artea ez da soilik pianoa trebetasunez jotzea, baizik eta kantaraztea, nota bakoitza komunikatzen eta hunkitzen duen ahots bizi bihurtzea. Teknika menderatzeaz gain, interpretatzen dituen obren esanahirik sakonenak argitzeko gaitasuna ere badu
Informazio gehiago egitarauari buruz: baluarte.com