
Sestaoko 2026ko Jaien barne.
Nordeste Taldea Candasen (Asturias) jaio zen. Bertan, lagun talde batek erabaki zuen 2012an “Bodegako Abestien” 1. lehiaketara aurkeztea, eta lehiaketa horretan lehen saria lortu zuen hainbat urtez jarraian. Gerora, eta harrera bikaina izan zuenez, abesti gehiago sartu zituzten beren errepertorioan, baita musika tresnak ere (gitarrak, baxua, perkusioa eta akordeoia). Gaur egun, 12 ahotsek eta 6 instrumentistek osatzen dute taldea. bilbideko 14 urte hauetan, leku askotara gonbidatu dituzte beren habanerak, rantxerak, boleroak eta asturierazko abestiak partekatzeko.