Sestaoko 37. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitarauaren barruan.
Variations ikuskizunaren protagonista Proto da, gaitasun txundigarriak dituen txotxongilo bat. Protok badaki, ondo jakin ere, hari batzuei lotuta dagoela, eta mugitzen eta bizirik egoten laguntzen dioten bi «irudi» dituela. Ikuskizun honetan, Protok oso bidaia pertsonala bizi izango du, bere jaiotzatik abiatuta, bere existentziaren funtsezko hainbat etapatatik igaroko dena.
Bere bizitasunari esker, ironiaz eta poesiaz gaurkotasun handiko gaiak jorratuko ditugu, hala nola teknologia, hauskortasuna eta gure benetako nortasunaren jabekuntza.
KONPAINIA
DI FILIPPO MARIONETTE Remo Di Filippok 2010ean sortutako txotxongiloen antzerki-konpainia italo-australiarra da, eta 2014an Rhoda Lopez Remok harekin bat egin zuenetik, taldearen hazkuntza eta arrakastak etengabekoak izan dira. Taldekidek berek egiten dituzte euren txotxongiloak Italian duten tailer txikian. Konpainia 25 herrialde baino gehiagoko jaialdi, antzoki, eskola eta ekitaldietan aurkeztu da, eta bere ikuskizunek sari ugari jaso dituzte Alemanian, Italian, Errusian eta Portugalen.