Sestaoko 37. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitarauaren barruan.
IKUSKIZUNA
Herrialde lau eta haizetsu batean Tatan Zirku Handia dago. Zirku txiki eta familiarra, baina berezia eta bikaina. Zirku hau apartekoa da, bertan jende aparta aurkitzen dugulako, besteak beste, gure protagonista: “Milón de Crotón”, munduko gizonik indartsuena! Gauza harrigarriak egiteko gai da. Baina eguna amaitzean…, Milon bakarrik erretiratzen da, besteen begiradetatik urrun, zergatik?…. sekretu bat gordetzen duelako.
KONPAINIA
Caracartón txotxongilo-konpainiaren ibilbideari 2004ko maiatzean eman zioten hasiera Jordi Avellanedak eta Paola Románek, eta proiektu berri bat egiten duten bakoitzean, inguruan dituzten antzerki-profesionalen noizbehinkako kolaborazioak izan dituzte. Elkarrekin daramaten denboran, antzerkiaren mundua txotxongiloen bidez hurbildu diete publiko guztiei, baina batez ere haurrei, honako ikuskizun hauekin: El caballero de la mano de fuego, El traje nuevo del emperador, El último Pirata, Chodudú, Cascarón de huevo, La Extraordinaria historia de la vaca margarita eta beraien azken lana den El secreto del hombre más fuerte del Mundo.