Sestaoko 37. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitarauaren barruan.
IKUSKIZUNA
Abba Senegalgo arrantzale-familia batean jaiotako haurra da. Badaki Maam Kumba jakintsu zaharrak abesten duenean, bihotzean bizi den Arrain Argitsua itsasoan edo; Senegalen esaten duten moduan, Arrainen Etxean murgildu eta arrantza erakartzen duela arrantzaleak elikatu ahal izateko. Zoritxarrez, ontzi handiek beren sareetan Arrain Argitsua harrapatu ondoren, Maam Kumba mutu geratu eta itsasoa arrainez hustu da. Abba, sorpresaz eta abenturaz betetako bidaia batean murgilduko da, umea Iparraldeko Portura eramango duena. Bertan, Izaro ezagutuko du, ontzi handi bateko patroiaren alaba, eta elkarrekin partekatuko dituzte beren errealitateen arteko desberdintasun eta bitxikeriak. Bi munduek, bi begiradek, ikusiko dute ezinezkoa zirudienak konponbide ederra izan dezakeela, Arrainen Etxea berriro bizitzaz bete dadin, eta herriek beren kantuak, ahotsa eta jakinduria berreskura ditzaten.
KONPAINIA
Konpainia Nafarroan sortu zen 2008an, baina laster Gasteizen finkatu zen. Hainbat eremu eszenikotan lan egin duen arren, taldea txotxongilo eta itzalen antzerkian espezializatuta dago gaur egun. Gizartearen arazoak eta kezkak sotiltasunaren, umorearen eta poesiaren bidez islatzeko eta transmititzeko printzipioarekin konprometitu dira beti, eta horrela, aldi berean ispilu eta hausnarketa-bultzatzaile izatea lortu dute.