Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Sestaoko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia 2024: «PEDRO ETA OTSOA»

noviembre 29, 2024

Sestaoko 37. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitarauaren barruan.

IKUSKIZUNA

Pedro mutila aitarekin bizi da landetxe batean, eta zoriontsu da zuhaitzen eta animalien artean jolasean. Egun batean, otso goseti bat basotik irten, eta Pedroren lorategiko urmaelean bizi den ahatea irentsi egin du. Haurra, aldiz, beldurtu gabe eta bere txoritxoaren laguntzaz, otsoa harrapatu du, abileziaz eta ausardiaz. Ehiztariak otsoaren bila iritsi orduko, Pedrok lotua du piztia. Guztien artean zoologikora edo erreserba natural batera eramatea erabaki beharko dute. Prokofieven konposizio batean oinarritutako lana da. Musikariak, ipuin sinple batetik abiatuta, lan bat sortu zuen haurrei orkestraren konplexutasun osoa hurbiltzeko. Pieza horretan, oso denbora laburrean, beren kolore musikal desberdinagatik argi eta garbi identifikatu daitezkeen pertsonaiek suspensetik umorera doazen hainbat une dramatiko biziko dituzte. Musika horrek eta hizkuntza bisual argi eta zuzenak, haurrek arbel handi baten gainean egindako marrazki baten gisa, jendea harrapatzen duen giro magiko bat sortzen dute, amets egitea eta imajinatzea beste aukerarik uzten ez duena.

KONPAINIA

1981ean Granadan Enrique Lanzek eta Fabiola Garridok sortutako konpainia. Bere lanaren bikaintasuna eta moldakortasuna dela eta, Espainiako antzoki garaikidean kalitatezko erreferente bihurtu da. Taldearen obra zorroztasunaren eta abangoardiaren sinonimoa da. Etcéterak estreinatutako hainbat ikuskizunek publikoaren eta kritikaren aldetik arrakasta nabarmena lortu dute. Horri esker, nazioarteko txotxongilo- eta musika-jaialdi garrantzitsuenetan aurkeztu ahal izan dituzte, hogeita hamar bat herrialdetara egindako bidaietan, eta, horretaz aparte, Espainiako eszenako antzoki ospetsuenetan ere jardun dute. Bereziki azpimarratzekoak dira, beraien oihartzunagatik, euren parte-hartzeak Bartzelonako Gran Teatre del Liceu-ren hamabi denboralditan eta Madrilgo Teatro Real-en hamar denboralditan.

Local

Sestaoko Musika Eskola
Gran Vía 13
Sestao, Bizkaia 084 España