Sestaoko 37. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitarauaren barruan.
IKUSKIZUNA
Txotxongiloetarako hiru istorio labur dira, kontrabaxuaren eta baxuaren zuzeneko musikaz lagunduak, 15na minutuko iraupena dutenak.
1) Poltsa handiko otsoa. – Elkarren antza handia duten hiru txontxongilok poltsa jatun bat aurkitu dute. Otso basatiaren mitoa, eskularru- poltsa-eta hagaxka-txotxongilokin emana.
2) Sisifo txikia. – Txotxongilo kapritxoso samar batek, esku batek mugitzen duela konturatu eta hari aurre egingo dio. “Besteri egiten diodana, neure buruari ere egiten diot” esapidearen alegoria.
3) Edipo. – Txotxongilo antzerkiaren mugetatik ihes egin nahian, txotxongilo batek titiriteroa bere gordelekutik ateratzea lortuko du. Nor da nagusi jokoan, titiriteroa ala txotxongiloa?
KONPAINIA
Brice Coupey-k aktore gisa hasi zuen bere ibilbidea. Txotxongiloak 1999an ezagutu zituen, Alain Recoingen eskutik, eta harrezkero, testu garaikideekin duen lilura konpartitzen duten hainbat zuzendariren aginduetara lan egin du. Interprete gisa. 25 urte daramatza txotxongiloentzako errepertorio garaikidea arakatzen. Bere sorkuntzak “l ‘Alinéa” konpainiaren bidez garatzen ditu, eta bertan askotan txotxongiloak beste arte batzuekin uztartzearen alde egin du: maskarak eta txotxongiloak, txotxongiloak eta musika, txotxongiloak eta ipuin kontalariak, txotxongiloak eta bideoa, esku-txotxongiloak…