Sestaoko 37. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren egitarauaren barruan.
IKUSKIZUNA
Egipto. Erregeen Harana, 1922ko azaroa. Arkeologo ospetsu batek Tutankamonen hilobia aurkitu berri du, abentura honetan laguntzen dion haraneko urketariarekin batera, eta aurkikuntza arakatzeko tentazioari aurre egin ezinik, biak hobiaren ganberetan sartuko dira, tamalez. Han, “gauza miragarriak” aurkitu, eta saltsa-maltsa ederrean sartuko dira, pasabide misteriotsua irekitzen duen mekanismo bati nahi gabe eragitean.
KONPAINIA
TEATRO MUTISek 25 urte baino gehiago daramatza, harat-honat, helduentzako eta publiko guztientzako emanaldiak eskaintzen; baina, batez ere, haurrentzako ikuskizunekin ibili da Espainia osoko plaza, azoka eta jaialdietan. Beren testuetatik edo bertsioetatik abiatuta lan egiten dute beti, eta emozioaren, hausnarketaren eta festaren bidez, ikuskizunetan beti bilatzen dituzte dibertsioa, publikoarekiko zuzeneko komunikazioa eta ahalik eta bizitasun handiena. Tutnakamón 2023an estreinatu zen, eta konpainiak haur eta familientzat egin duen 16.ikuskizuna da.