Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Sexilioari buruzko Xerka argazki-erakusketa eta hitzaldia

abril 29 - mayo 6

Euskal Herriko landa-eremuko bost pertsona queerren bizipenak, hausnarketak eta sentsazioak biltzen ditu Xerka fotokazetaritza proiektuak, eta LGTBI+ komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze-prozesu isila lantzen du. Altsasuko Udaleko Kultura eta Berdintasun Arloek lankidetzan antolatutako ekimena da.

Martxel Larraza eta Joseba Olagarai kazetariek Xerka hitzaldia emango dute Altsasun datorren apirilaren 29an arratsaldeko 18:30ean Iortia Kultur Gunean. Euskaraz izanen da, eta eurekin batera, Ainize Ibargutxi herritarrak ere bere lekukotza eskainiko du. Solasaldiaren ondoren, datorren maiatzaren 6ra arte, argazki-erakusketa ikusgai egongo da Iortian bertan.

Hitzaldian hainbat lurralde, jatorri eta adinetako bost pertsona disidenteren nortasunak eta bizi-esperientziak ezagutaraziko dituzte. Ekimenak, hain zuzen, helburu du mezu positibo bat transmititzea: euskal landa-eremuan posible dela queer izatea eta herrian bizitzea, euskaraz. Izan ere, sexilioa deitzen zaio sexu-orientazioa edo genero-identitatea dela-eta jasandako zapalkuntzarengatik euren familia eta gizarte-ingurunetik hiriguneetara ihes egiten duten LGTBI+ pertsonen migrazio behartuari.

Udalak herritarrei dei egiten die antolatutako ekimenetan parte hartzeko.

Local

Iortia Kulturgunea – (Antzokia)
Travesía Frontón, s/n
Altsasu/Alsasua, Navarra 010 España