Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Shakespeare & Compañía»

noviembre 29

Egiletza: Vanessa Martínez, Gustavo Galindo, Pedro Santos
Eszena-zuzendaritza: Vanessa Martínez
Eszenografia: Alessio Meloni (AAPEE)
Jantziak: Paloma de Alba/ Crinescénica

Antzezleak: Gustavo Galindo, Esperanza García Maroto, Ángela Garman, Vicenç Miralles, Pedro Santos, Rocío Vidal

Bihurtzen ari garen gizarteari buruzko erretratu garratz eta distiratsua

Jatetxe batean, antzerki-konpainia batek William Shakespeareren Otelo lanaren bigarren emanaldia egingo du. Hasieran elkarrizketa hutsa dena, urrundik datozen liskarretan eta sesiotan amaituko da. Ezusteko gertakari batek muturreko egoera batean jarriko du taldea, eta antzerkigile ingelesaren lanetan bezala, komikotik tragikotasunera jauziaraziko ditu.

Posible al da antzezle talde batek eszenan antzezten dituzten pertsonaien bizitzako akats berberak errepikatzea euren bizitzan?

Telebistako aktore ospetsu bat gainbeheran, aktore gazte hasiberri bat, aktore erresumindu bat, aktore erradikal bat, bigarren mailako betiereko bat eta aitortu ezinezko sekretua duen teknikari bat dira gure gizarteari buruzko erretratu tragikomiko eta garratz honen noraezean dabiltzan pertsonaiak. Haien ahots ezberdinak Shakespeareren pertsonaien ahotsekin nahasten dira, errealitatearen eta fikzioaren arteko distantzia gure iritzi eta ekintzen artekoa baino txikiagoa dela erakutsiz.

Local

Barakaldo Antzokia – (Antzokia)
Juan Sebastian Elkano, 4
Barakaldo, Bizkaia 013 España