Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«SHOSTAKÓVICH 14» (Estreinaldia)

junio 19, 2026 - junio 20, 2026

«Los cien enamorados duermen para siempre bajo la tierra seca». Federico García Lorca

1969an konposatua, Dmitri Shostakovichen 14. sinfonia sol minorrean, op. 135, obra bizia da, guztiz introspektiboa eta hileta-izaerakoa. Soprano, baxu, hari eta perkusiorako idatzia, formatu tradizionaletik urruntzen da sinfonia hau, eta orkestra-kantuen ziklo batera hurbildu. Lorca, Apollinaire, Küchelbecker eta Rilke idazleen hamaika poematan oinarritua dago. Errusieraz konposatu bazen ere, poesiaren hizkuntzetan abestutako bertsioa baimendu zuen Shostakovichek: espainieraz, frantsesez, errusieraz eta alemanez.

Bertsio antzeztu honetan, mundu distopiko bat aurkituko dugu: leku eder eta oparo bat, behinola bizitzaz betea, suntsitua, urratua eta umiliatua izan da. Anette Dasch sopranoa eta Leigh Melrose baritonoa; etxe-inguru suntsitu bat, bikote batek inoiz izan duen borroka bortitzenaren ondorioz… egongela erabat hondatua, aulki hautsia. Agian, etxetik kanpo gerra bat egongo da, baina ez dugu ikusten; agian, arma bat egongo da nonbait pausatua, edo, agian, telebista piztuta egongo da gerrako irudiekin… Baina gerra eta borroka etxean daude. Protagonistak kexu dira hondamendiagatik, eta beren sufrimendua ikus dezala erregutzen diote Jainkoari.

Shostakovichek osasun-arazo larriak izan ondoren idatzi zuen lan hau, eta, bertan, hilkortasunari buruz hausnartzen du, gordin eta apaingarririk jarri gabe.

Musikaren aldetik, handitasunari uko egin eta testura soil, tenkatu eta adierazkorra eskaintzen du, non instrumentu bakoitzak zeregin dramatiko bat duen.

Fitxa artistikoa: 

  • Eszena-zuzendaritza: Calixto Bieito
  • Bakarlariak: Anette Dasch, Leigh Melrose
  • (Talde artistikoa eta orkestra baieztatzeko)

Arriaga Antzokiaren ekoizpen berria.
Estrenadia Arriaga Antzokian.

Detalles

Comienza:
junio 19, 2026
Finaliza:
junio 20, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/06/19/shostakovich-14-estreinaldia-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España