Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Silitia (Kontzertu laburra eta solasaldia)

junio 16

Kontzertu laburra eskainiko dute eta galdera batzuk erantzungo dituzte 2025-2026 ikasturteko azken kultur ekarpen honetan.

Gabriel Aresti euskaltegiaren kultur ekarpenak.

Ibai Silicatok (Lekeitio, 1997) eta Xabier Barrutiak (Bilbo, 1999) osatutako bikote bizkaitar sailkaezina da, orain dela gutxi laukote bilakatu dena, Dani Artetxe (Bilbo, 1999) eta Adri Lorenzo (Bilbo, 1998) eransketarekin. Bertan, brioche pop gisa definitzen duten musikak, eszenaratzeak eta asmo artistikoak pisu orekatua dute.

Estiloen arabera galdetzen badiezu, punky-funky-elektro-euskal-rock abestiak egiten dituztela esango dizute, baina, batez ere, Silitia proiektu poliedrikoa da, etengabe eboluzionatzen ari dena eta urrats bakoitzean harritzen duena. Bere proposamen estilistiko hedakorrak maisutasun harrigarriarekin nahasten ditu elektronika, post punka, funka, industriala, art rocka… eta horren gainean, melodia argi eta distiratsuak, pop klasikoaren estilorik puruenean.

Local

Bilboko Kafe Antzokia – (Bilborock eta)
Done Bikendi, 2
Bilbao, Bizkaia 020 España