
Silvio Rodríguez musikaria Bilbon, Euskalduna Jauregian, arituko da irailaren 12an eta 13an.
Musikari kubatarrak bere ohiko kolaboratzaile batzuk (Niurka González, Malva Rodríguez, Rachid López, Maykel Elizarde, Jorge Reyes, Emilio Vega, Jorge Aragón eta Oliver Valdés) izango ditu lagun oholtza gainean, eta, promotorearen arabera, abesti berriak eta «bere ibilbideko oinarrizko abestiak» interpretatuko ditu emanaldiotan.
Kubako Troba Berriaren eta XX. mende amaierako eta XXI. mende hasierako kantugintza iberoamerikar berriaren kantautore nagusiak hogei disko baino gehiago argitaratu ditu bere ibilbidean; azkena, Quería saber izenekoa (2024).