Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Sirimiri 2024: egitaraua

septiembre 15, 2024 - noviembre 23, 2024

SIRIMIRI Euskadin erabili ohi den hitza da, eta «pixkanaka, baina etengabe» erortzen den euri meheari erreferentzia egiteko erabiltzen da. Termino hori aukeratu du Bilbao BBK Live jaialdiak urte osoan zehar luzatuko den programazioa aurkezteko, modu jarraituan eta Kobetamendin espero den hitzorduaren aperitibo gisa.

Sirimiri udazkena ospatzeko musika zikloa da, Bilbao BBK Live jaialdiak eta BBK-k antolatutako BBK Aretoan, Bilboko erdigunean, hainbat gaualditan zehar zuzenean arituko diren 5 artista handirekin.

Still Cornersek programazioari hasiera emango dio dream pop soinu dotorearekin irailaren 15ean eta hilabete geroago, urriaren 18an, Triangulo de Amor Bizarroren txanda izango da. Azaroaren 15ean, ABHIRek zuzenean aurkeztuko du R & B, trap eta elektronika ahalik eta modu orekatuenean uztartzen dituen proiektu moldakorra, eta hurrengo egunean, azaroaren 16an, Baiucak aretoa beteko du bere folktronika galaikoarekin. Azkenik, Barry B-k modurik onenean itxiko du ekitaldia azaroaren 23an, rocketik, punketik, elektronikatik, hip hopetik eta funketik edaten duen manifestazio gordin batekin.

Sarrerak lasttour.org eta salabbk.bbk.eus webguneetan eskura daitezke.

 

Detalles

Comienza:
septiembre 15, 2024
Finaliza:
noviembre 23, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/09/15/sirimiri-2024-egitaraua/webkklik00-detalle/eu/

Local

Artium plaza
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España