2025eko SMC: Musika Aretoak Kalean programaren egitarauaren barruan.
Iruñeko Udalak, Navarra Music Commission-ekin batera, SMC: Musika Aretoak Kalean programa antolatu du aurten ere, Basotxoan eskainiko diren atari zabaleko kontzertuekin, hiriko edukiera txikiko eta handiko aretoek antolatzen duten zirkuituari balioa emateko eta hura babestu aldera. Aurten, Tuterak, Erronkarik eta Elizondok ere bat egin dute programarekin. Iruñeko emanaldiak asteazkenetan izango dira, uztailaren 30etik irailaren 17ra, 20:00etan. Sarrera doan.
Big Member izango da Iruñeko agertokira igoko den lehen taldea, eta haren atzetik etorriko dira Tiburona, Kbless, Los Bengala, Black Beltz, Patxa eta Chulería Joder.
Zikloa publiko guztiari zuzenduta dago, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rocka, punka, indiea, reggaea, heavya eta abar. Ekimenean parte hartzen duten aretoak Garazi, Canalla, Geltoki, Txintxarri, Terminal, Krawill eta Zentral dira, baita La Guarrida (Tutera), Errota (Erronkari) eta Txokoto (Elizondo) ere.
KONTZERTUAK:
BASOTXOA. IRUÑA. ASTEAZKENETAN. 20:00
BESTE HERRIETAN