Zinez 2021ean Iruñerrian sortutako rock alternatiboko talde gaztea da. Ikasketetan elkar ezagutu zuten sei musikarik osatzen dute taldea, eta rocka dute oinarri, nahiz eta askotariko eragin musikalak uztartzen dituzten euren soinuari nortasun berezia emateko. Orain arte bi lan argitaratu dituzte. Melodia zainduak, gaztetasunaren indarra eta zuzeneko biziak dira taldearen ezaugarrietako batzuk.