Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Sobre los perjuicios del tabaco»

febrero 24, 2026 - febrero 25, 2026

(IVAN IVANOVITX NIUJINek emandako hitzaldia —bere emazteak musika-eskola bat eta andereñoentzako barnetegi bat ditu— eta elkarrizketaren harira egindako zenbait iruzkin hutsal, nolabait esatearren).

Orain arte lan honen bi bertsio ezagutzen ziren: bata fartsa-ukituduna, 1886. urtekoa, eta bestea, tragikomikoa, 1903. urtean argitaratua. Azken hori izan da bietatik antzeztuena eta ezagunena. Duela gutxira arte ez zen ezagutzen Chejoven hirugarren bertsioa, argitaratu gabe zegoena; izan ere, Moskuko Arte Antzokiko testuen artean aurkitu zuten. Testua jostailu tragikomiko bat da eta, denboraz kanpo egon arren, indarrean jarraitzen du oraindik ere.

Chejoven zenbait adituk berretsi dutenez, berori da apokrifotzat jotzen den hirugarren bertsio honen egilea. Beste batzuek —adituak horiek ere—, berriz, Ramón Barea aktoreari esleitzen diote testuaren berreraikuntza, egilearen puntu etenak bete dituela iritziz. Zuek atera zuen ondorioak, eta gozatu 6. pabiloiko antzerki-laborategiko ekoizpen honek eskaintzen duen jokoaz.

Fitxa artistikoa: 

  • Aktorea: Ramón Barea
  • Zuzendaritza: Ione Irazabal
  • Errusiako musika herrikoiaren abeslaria: Tatiana Temirkánov
  • Eszenografia eta jantziak: Betitxe Saitua

Detalles

Comienza:
febrero 24, 2026
Finaliza:
febrero 25, 2026
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2026/02/24/sobre-los-perjuicios-del-tabaco-/webkklik00-detalle/eu/

Local

Arriaga Antzokia – (Eliza Zaharra elkargunea)
Arriaga plaza, 1
Bilbao, Bizkaia 020 España