Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«SOINU-ERAGINAK. Ideiaren, hitzaren eta ekintzaren arteko ibilbide bereziak»

marzo 2 - marzo 5

2026ko martxoak 2, 3, 4, 5
Ordutegia: astelehena 16:00-21:00 / asteartea, asteazkena eta osteguna 10:00-14:00
HUARTE ZENTROA
IZEN-EMATEA (50 €) otsailaren 25era arte info@addedantza.orgen

«Tailer honek soinuak gauzetan duen eragina du ardatz, eta soinua mugimenduaren motor gisa eta kontzientzia gorputzean durundi egiten duen horri arreta jartzeko modu gisa hartzen dituzten praktiketan murgiltzeko proposamena egiten du.

Tailerrean, zirkuitu edo korrelazioen sistema moduko bat sortuko dugu ideia baten, hari izena ematen dioten hitzen eta hura gorpuzten duten ekintzen artean. Ideia edo pentsamendu bat, mugimenduari bultzada emateko, mugimendua ulertuta muga jakin batzuen barnean kokatutako ibilbide modura, marko bat zeinetan gorputzari egiten utzi. Izendatu eta egiten utzi.

Praktika batzuk egingo ditugu nerbio-sistema erlaxatuz gorputzean sartzeko, eta banakako nahiz taldeko entzutearen eta arretaren arteko erlazioa landuko dugu.

Era berean, gainerako praktikekin tartekatuta, parte-hartzaileen interesak edo proiektuak partekatzeko tarte bat irekiko dugu egunero. Horrela, modu kolektiboan sakonduko dugu interes eta proiektu horietan, enuntziazio- eta itzulpen-ariketen bidez, entzuten denari edo durundi egiten ari denari arreta jarriz betiere».

NORI ZUZENDUA: interesa duen edonori irekia.

Informazio gehiago

Local

Huarte Arte Garaikideko Zentroa
Calvario, 2
Huarte/Uharte, Navarra 122 España