Soinu-topaketak: musikaren bidez Elena Asinsen obrara eta pentsamendura hurbiltzea, Gorka Alda konpositorearen eskutik.
Erakusketaren bisita hiru alditan:
- Artistaren eta konpositorearen arteko lankidetzaren aurkezpena. Konpositoreak bere soinu-piezen sorkuntza-prozesua azalduko du.
- Bisita gidatu labur bat erakusketan, hautatutako obra batzuen musikaltasuna eta soinu pertzepzioa ardatz hartuta.
- Soinuzko bisita: ikusleek aretoak miatu ahal izango dituzte, Elena Asinsen obrarako berariaz sortutako musika entzuten duten bitartean.
Publikoa: + 12 urte
Sarrera doan; aldez aurretik izena eman behar da.