Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Solasaldia Edurne Portela eta Ignacio Mendiolarekin»

junio 25

Irakurtzea praktika hezitzaile eta sortzailea da, gizabanakoetan jakintza eta irudimena sustatzen dituena. Horrela, irakurzalea den gizartea gizarte kritikoago, toleranteago, adeitsuago, zibikoago eta azken finean libreagoa da. 

Hau kontutan izanik, KMK Liburutegiak irakurketa ardatz izango duen jarduera bat antolatu du irakurketa kluba eta solasaldiak uztartzen dituena.

Jardueraren dinamizatzaileak Uxue Alberdi eta Ander Izagirre izango dira. Bakoitzak bi ziklo gidatuko ditu; Uxuek bi ziklo euskeraz eta Anderrek beste biak gazteleraz.

Solasaldien kasuan, Santa Teresa Komentuan izango dira, arratsaldeko 18:30etatik 20:00ak arte. Kasu honetan sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Ekainaren 25ean, solasaldia egingo da Edurne Portela eta Ignacio Mendiolarekin (EHUn Soziologia irakaslea eta La danza de las luciérnagas liburuaren egilea).

Dinamizatzailea: Ander Izagirre

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España