KM Kulturuneak antolatutako solasaldia eta kontzertua, Sustraiak eta ahotsak zikloaren barruan:
Kubatar perkusio-jotzaile bat Euskadin
Kontzertua eta hainbat kontu Son musika taldearekin
Ziklo honek elkarrizketarako gune bat sortzen du, migrazio fenomenoak pertsonengan nola eragiten duen ulertzeko, bai jatorrizko tokian bai helmugan. Helburua da aztertzea zer-nolako trukeak gertatzen diren iristen direnen eta hemen bizi direnen artean.
Oraingoan, Maikel Rodríguez perkusio-jotzailearen presentzia izango dugu, bere testigantzak partekatuko dituena. Saioa amaitzeko, Son musika taldearen emanaldiaz gozatzeko aukera izango dugu.
Solasaldiaren partaideak: Maikel Rodríguez; Ester Castiñeira.
Kontzertua: Son taldea (Alejandro Martínez, tronpeta; Maikel Rodríguez, perkusioa; Susana Alonso, ahotsa; Yamel Romero, pianoa)