Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Solasaldia: «Turistak, bidaiariak: nola jokatzen dugu besteen etxean?»

mayo 6

KM Kulturuneak antolatutako solasaldia, Mintza Lagun Diálogos zikloaren barruan:

Turistak, bidaiariak: nola jokatzen dugu besteen etxean?

Patagonia, Australia, Estatu Batuak, Groenlandia ala Ukrainatik bidaiatu dira eta Andaluziatik bizikletan ibiltzetik bueltan daude. Josu Iztuetak eta Ander Izagirrek bidaiariaren ikuspegiaz hausnartuko dute, baita tokietara nola iritsi eta besteen etxean nola jokatzeaz ere.

Ander Izagirre (1976) botadun kazetaria da. Apeninoak oinez ibili ditu, Espainia Vespaz eta Europa erdia txirringaz. Kolonbiako indarkeriaren biktimei, Txernobyleko bizirauleei, Karakorum mendikateko zamaketariei, Boliviako meatzetan lan egiten duten neskei ala Sizilian, mafiaren aurka matxinatzen duten nekazariei buruzko kronikak eta liburuak argitaratu ditu.

Josu Iztuetak (1957) autobus bat erosi zuen 1982 urtean Sahara gurutzatzeko. 40 urtez Nairobitarra proiektuari esker 2.000 pertsona baino gehiago eraman ditu Europa, Afrika eta Amerikatik. Groenlandia eta Laponia eskiz zeharkatu, bizikletaz bidaia luzeak hainbat kontinentetan egin, eta Nilo, Baltiko eta Mediterraneoa piraguaz ibili ditu. Soilik berak kontatu ahal dituen beste hainbat istorio bizi izan ditu.

Partaideak: Ander IzagirreJosu Iztueta

Local

KMK ekitaldi aretoa (Santa Teresa komentua)
Elbira Zipitria, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España