Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Solasaldiak euskaraz: «Ethan Frome» (Edith Wharton)

octubre 24, 2024

Ethan Frome, Edith Whartonen liburua

Nerea Loiolaren gidaritzapean.

Landa eremuko herrixka batean gertatzen da istorioa, idazleak asmatutako Starkfield herrian, hain zuzen ere (Massachusetts). Maitasun istorio ezinezko bat kontatzen du, Ethan Frome gaztearen eta hura baino zenbait urte zaharragoa den Zeena gaixobera eta mesfidatiaren arteko ezkon bizitza ilauna abiapuntu hartuta. Senar-emazteek ez dute seme-alabarik eta Mattie Silver, Zeenaren lehengusina gaztea, etxean hartzen dute neskame, umezurtza baita.

Hemen kontatzen den triangelua, beste norbaiten eskutan, erraz izan zitekeen melodrama bat edo maitasun istorio eskas bat. Whartonek, aldiz, balio literario handiko obra osatu zuen: atmosfera iradokitzaileak eta gozoak sortzen ditu hizkuntza zehatza eta zenbaitetan poesiatik hurbilekoa baliatuz, eta pertsonaiak, itxuraz soilak badira ere, nortasun handiz hornitzen ditu, introspekzio psikologiko nabarmenaz.

Local

Sanz Enea Zarauzko Udal Liburutegia
Nafarroa, 22
Zarautz, Gipuzkoa 079 España