Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Soleá Morente

octubre 17

Flamenko kantaria: Soleá Morente
Gitarra: Rubén Campos
Gitarra: Gonzalo Navarro
Piano: Borja Évora
Perkusioa: Popo Gabarre

Bere aitarekin, Enrique Morenterekin, imajinatutako proiektu bat

Soleá Morente artista geldiezina da, eta musikan ateak eta leihoak irekitzeko erabakia hartua du. Lan honetan, musikaren benetako bitxiak aurki ditzakegu, hala nola Frank Sinatraren I’m a fool to want you abestia, Billie Holidayren interpretazioan inspiratua, Paco Ibañez maisuaren Palabras para Julia edo/eta Sueños abestia, Fernando Truebak parada berezi honetarako itzulia, eta makina bat sorpresa.

Iraileko eguerdi batean, Granadan, karrerako azken azterketa amaitu eta etxera joan nintzen korrika, gurasoei esateko azkenean lizentziatu egin nintzela. Nire bizitzako ziklo baten amaiera partekatzeko presa horren atzean, aitak hilabete batzuk lehenago uneren batean hitz egin genuenaz gogoratzen ote zen jakiteko gogoa ezkutatzen zen; karrera amaitzen banuen, maketa batzuk grabatzen hasiko ginen proiektu posible baterako, agian egunen batean argitaratu ahal izateko edo agian intimitatean geratu eta lagunekin eta familiarekin bakarrik partekatu ahal izateko, halako moldez non ez nintzatekeen hori egiteko gogoarekin geratuko.

Jakina, oso ondo gogoratzen zuen akordio hura. Sukaldean xanpain botila bat ireki zuen, eta esan zidan nire gustuko abesti batzuk aukeratuko genituela eta estudiora jaitsiko ginela…

Soleá Morente

Local

Barakaldo Antzokia – (Antzokia)
Juan Sebastian Elkano, 4
Barakaldo, Bizkaia 013 España