Flamenko kantaria: Lela Soto
Gitarra: Rubén Martínez
Palmak: María Reyes Moreno, Juan Lucía Gómez
Haren ahotsa instrumentu pribilegiatua da, afinazio naturala eta kolore paregabea dituena
El fuego que llevo dentro da Lela Soto kantari gaztearen opera prima: debut liluragarria, urteetan ondutako lanaren emaitza.
Lelak familiaren lekukoa jaso eta bere ukitu musikal pertsonalarekin blaitzen du. Hain zuzen, flamenkoaren historiako familia garrantzitsuenetako baten oinordekoa da: Manuel Soto Sordera, Vicente Soto Sordera, Sorderita, Ray Heredia, La Pompi, El Cloria, Maria Bala… dira kideetako batzuk.
El fuego que llevo dentro lanean bere printzipioak erakusten ditu eta flamenkoarenganako eta bere sustraienganako maitasunaren testigantza ematen du.
“Kantatzen dutena transmititzen dakitenen sakontasuna eta plusa ditu Lelak“.
Manuel Martín Martín. El Mundo
“Paloetan zehar emoziotik emoziora dabil naturaltasun eta lasaitasun osoz“.
Sara Argüijo. Deflamenco.com
“Ahots ederra du, afinatua, ñabarduraz betea, nota garai zoragarriz hornitua“.
Alejandro Medina. El Diaro de Sevilla