
Kulunka konpainiak aurkezten duen Solitudes laneko protagonistak sentitzen du ez dutela ulertzen; izan ere, bizitza itxarote huts gisa bizi duten zahar gehienek bezala, gauza sinpleak baino ez ditu nahi. Gauza hain sinpleak, non besteak ez baitira ohartzen haien garrantziaz. Historia honen gauzarik harrigarriena da ezen agureak –bizitzan pizgarririk ez duen norbaitengandik besterik espero litekeen arren– ez duela etsitzen, ez diela uko egiten bere desiratxoei, eta haiek lortzeko borrokatzen dela, setaz eta duintasunez. Horrek bere ondorioak izango ditu, noski, bai berarentzat eta bai ingurukoentzat.
Solitudes izenak berak agerian uzten duenez, bakardadearen moduez ari da. Agure alargun bat, semea eta biloba, eta gorputza kalean saltzera behartuta dagoen emakume bat (bere semea aurrera aterako badu) dira obra honetako pertsonaia nagusiak. Zein bere aldetik saiatzen dira ez itotzen, belaunaldien arteko inkomunikazioa nagusi den gizarte batean, non batzuetan arreta konpainiarekin nahasten baita.
Solitudes lanak, Forever eta André & Dorine antzezlanekin batera, Kulunkak hamabost urte hauetan sortutako maskara ikuskizunen trilogia osatzen du.
Fitxa artistikoa: