Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Sonido directo y diseño de audio» ikastaroa, Xanti Salvadorrekin

mayo 5 - mayo 30

Zuzeneko soinua kapturatzeko teknikak aztertzeko eta soinu-nahasketak, audio-giroak eta unibertso narratibo soinudunak sortzen ikasteko ikastaroa.

Programa:

Ikus-entzunezko lanetarako zuzeneko soinuaren grabazioaren oinarriak modu teorikoan eta praktikoan aztertuko dira. Soinu-kapturaren oinarri teknikoak aztertuko dira. Eguneroko entzunaldietan soinu-geruzak identifikatzen ikasiko da, soinu-atmosfera sinesgarriak berreraiki ahal izateko. Soinu-unibertso narratiboa sortzeko fase ezberdinak aztertuko dira.

Helburuak:

  • Zuzeneko soinuaren harrapaketa aztertzea.
  • Audio nahasketak nola egin ikastea.
  • Soinu postprodukzio teknikak ezagutzea.
  • Unibertso soinudunen sorrera ikastea.

Matrikulatzeko azken eguna: 2025eko apirilaren 28a, 23:59.

Local

Larrotxene Kultur Etxea
Intxaurrondo, 57
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España