Sonidos Kuir soinuaren bidez esperientzia disidenteak aztertzen dituen erakusketa kolektiboa da, hizkuntza sentikor eta politiko gisa ulertuta. Minetik, memoriatik, askatasun-beharraren eta espazio seguruak bizitzeko nahitik sortzen diren praktikak biltzen ditu. Prozesu kolektibo honek artea identitatearen luzapen bihurtzen du, intimoa kolektibo bilakatuz. Erakusketak epairik gabe entzutera gonbidatzen du, arruntetik abiatuta arraroarekin dardar egitera. Pieza bakoitzak binarismoa hautsi nahi du, likidoa, zartatua eta berreraikia besarkatuz. Soinuak ez dira soilik entzuten: sentitu, bizi eta eusten dira.
Parte-hartzaileak: Hatxe, Pat, Samuel Quel, Garazi San Martín Boj, La Gata Lola, Julene Queen.