Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Sopelako Euskal Jaia 2025

septiembre 6 - septiembre 7

Irailaren 6an eta 7an, euskal giroa izango da nagusi Sopelan: Euskal Jaia ospatuko dute. Euskal kulturak eta ohiturek presentzia nabarmena izango dute, eta, horretarako, egitarau zabala prestatu du Sopelako Udalak.

Larunbat goizean hasiko dira ekintzak. Urtero legez, nekazal azoka egingo dute Udaletxeko plazan, 10:00etatik 15:00etara. Askotariko produktuak erosteko aukera egongo da: barazkiak, fruta, gazta, ogia, pastelak… Jauregizar plazan, berriz, umeentzako tailerrak egongo dira, 11:00etatik 14:00etara. 

Goiza girotzeko, Barinatxe Txistu Taldeak kalejira egingo du herri osotik barrena, eta Sopela Kantari ere kantuan arituko da 12:30etatik aurrera.

Eguna amaitzeko, 20:00etan, Zaharrak berri dantza eta musika ikuskizuna eskainiko du Arineketan konpainiak Udaletxeko berdegunean.

Iganderako, Zirrimarra elkarteak XIX. kanpoko pintura lehiaketa antolatu du. Lehiaketa hori helduei zuzenduta egongo denez, umeentzako pintura lehiaketa ere egingo dute 11:30ean.

10:00etatik aurrera, berriz, Sukalki txapelketa egongo da Udaletxeko plazan. Horrez gain, artisautza azoka ere egongo da goizean zehar udaletxe inguruan. 12:00etatik aurrera, herri kirolen txanda izango da. Goiz osoan zehar, Sopelako panderojoleak arituko dira giroa alaitzen.

Asteburua borobiltzeko, Los Perros dantza garaikideko ikuskizuna eskainiko du Led Silhouette konpainiak, udaletxeko berdegunean.

Kontsultatu hemen egitarau osoa.

Detalles

Comienza:
septiembre 6
Finaliza:
septiembre 7
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2025/09/06/sopelako-euskal-jaia-2025/webkklik00-detalle/eu/

Local

Udaletxeko plaza eta inguruak
Sopela, Bizkaia 085 España