Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Sopelako Inauteriak 2025: egitaraua

marzo 2

Sopela urteko jai eta koloretsuenetako bat ospatzeko prestatzen ari da: Inauterietako Mozorro Lehiaketa. Interesa duten pertsona guztiak, Sopelakoak izan ala ez, adina edozein dela ere, parte hartzera eta euren sormenarekin kaleak alaitasunez tindatzera gonbidatuta daude.

Inauterietako jaia martxoaren 2an, igandea, 17:00etan Urgitxieta plazan egingo den bateraketarekin. Desfilea 17:15ean hasiko da, Urgitxieta plazatik Urko kiroldegiraino. Jaiaren amaiera Urko kiroldegian izango da; bertan diskofesta eta sari-banaketa izango dira, 18:00etatik aurrera.

Kategoriak eta partaidetza

Kategoria bakarra “taldea” izango da, eta gutxienez 3 pertsona hartuko dira “taldetzat”. Izen-emateak otsailaren 10etik 23ra egingo dira, honela:

  • Erantsitako fitxa duen mezu elektroniko bat bidaliz info@sopela.eus helbidera, “Mozorro lehiaketa” gaiarekin.
  • Kurtzio Kultur Etxean: astelehenetik ostiralera 9: 00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
  • Ezinbestekoa da parte-hartzaileen kopuru zehatza adieraztea otsailaren 8ko 20:00ak baino lehen.

Betebeharrak

Parte hartu nahi duten guztiek:

  • Izena eman beharko dute otsailaren 23ko 20:00ak baino lehen eta fitxa beteta entregatu.
  • Adierazi parte-hartzaileen kopuru zehatza; izan ere, diskofestarako adierazitako parte-hartzaile adina sarrera emango dira, eta ezin izango da aldaketarik egin. Edukiera bete arte libre geratzen diren gainerako eserlekuak publiko orokorraren eskura jarriko dira.
  • Martxoaren 2an, 17:00etan, Urgitxieta plazan egotea eta desfilearen ibilbide osoa egitea.
  • Erakundearen arauak betetzea.

Desfilerako arauak

Desfilea hasi baino lehen

  • Parte hartzaileak Urgitxieta plazan bilduko dira. Taldeak esleitutako zenbakiaren arabera kokatuko dira.

Desfileak dirauen bitartean

  • Desfilearen ordena antolamendu irizpideen arabera ezarriko da. Ordena hori ibilbide osoan zehar mantendu beharko da.
  • Era berean, taldeko zenbakia epaimahaiak ikusteko moduan eraman beharko da.
  • Mozorroen osagarriek ezin izango dute 3 metroko garaiera gainditu.
  • Lehiaketan parte hartzen ez duten pertsonek desfilearen amaieran kokatu beharko dira.

Desfilea amaitu ondoren

  • Urko kiroldegian diskofesta egongo da eta bertan egingo da sari-banaketa.
  • Izen-ematean zehaztutako taldeko ordezkariak baino ezin izango du saria jaso, Nortasun Agiri Nazionala erakutsi eta hirugarrenaren dokumentua sinatu eta gero. Adingabea izanez gero, heldu batekin batera aurkeztu beharko da, eta hari emango zaio saria eta hark sinatuko du hirugarrenaren dokumentua.
  • Sari-banaketan sarituak izan diren horiek baino ez dira oholtzara igoko. Gehienez ere, talde bakoitzeko bi pertsona igoko dira.

Sariak

  • 1.saria: 250 €
  • 2.saria: 150 €
  • 3.saria: 100 €
  • 4., 5., 6. eta 7. sariak: 50 €

Epaimahaiak baloratuko dituen alderdiak

Epaimahaiak hurrengo alderdi hauek baloratuko ditu:

  • Originaltasuna: mozorro berriak, inoiz ikusi ez direnak, bitxiak…
  • Mozorroari eskainitako lana: mozorro bereziak, eskuz eginak, osagarriak dituztenak, apaingarriak…
  • Desfileak dirauen bitarteko animazioa eta eszenaratzea: koreografiak, musika, abestiak, ekintzak… ibilbidean zehar.

Epaimahaiak erabakitzen duena apelaezina izango da.

Epaimahaiak aukera izango du edozein sari jabegabe uzteko, baldin eta bere iritziz, inork ez badu dena delako saria irabazteko kalitate nahikoa erakutsi.

Ekitaldiaren antolatzaileek edo epaimahaikideek interpretatu eta konponduko dute oinarri hauetan aurreikusi ez den edo zalantzazkoa den edozein gorabehera.

Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauek onartzen direla adierazten du.

Informazio gehiago: Klikatu HEMEN

Local

Busturiko Liburutegia
Altamira, 40
Busturia, Bizkaia 021 España