
San Pedro jaiak ekainaren 25etik 29ra ospatuko dira, eta kontzertuak Txosnagunean zein Udaletxeko plazan banatuko dira. Larrabasterrako Karmen jaiak, berriz, uztailaren 15etik 19ra izango dira, Urgitxieta plazan kontzertu nagusiekin.
Tokiko Jai Batzordea buru-belarri ari da lanean jaien antolaketan, eta, musikaz harago, adin guztientzako askotariko ekintza kulturalak prestatzen ari da: kale antzerkia, dantza ikuskizunak, kale animazioa, zirkoa eta bestelako diziplina artistikoak ere izango dira ikusgai. Helburua da jai herrikoi, parte-hartzaile, euskaldun eta parekideak bermatzea.
Era berean, Jai Batzordeak apustu argia egiten du tokiko musikari eta artisten alde. Kartel honetan parte hartuko dute, besteak beste, Xabi Aburruzagak, Meñakoz Dantza Taldeak, Gorka Granadok (Makilhots), Aitzol Iraolak eta Libe Urrutiak (Nonbait eta Zinema Paradise) eta baita Rise To Fall taldeak ere. Aipatutakoez gain, herriko musika taldeek jaietan jotzeko deialdia ere egin da; hamar bat taldek eman dute izena, eta datozen egunetan erabakiko da zeintzuk izango diren aukeratuak.
Programazio orokorra diseinatzerakoan, elkarlana sustatu da herriko elkarteekin eta tabernariekin, eskaintza zabal eta erakargarria osatzeko. Jaietako egitarau osoa ekainaren hasieran argitaratuko da.
Musika kartelaren xehetasunak
Sopelako jaiak – San Pedro (ekainak 25–29)
Txosnagunea:
Udaletxeko plaza: