
2026ko Sormenaldia proposamenaren barne.
1853ko udaberria zen eta Anton Abadia esploratzailea, geografoa, astronomoa eta kulturgilea, kezkaturik zegoen euskal kultura nola piztu behar hausnartzen. Erromantikoa zen Abbadia eta Euskal Pizkundean sustatzailea.
Aipatu urte hartan, musika, dantza eta batik bat euskal poesiari buruzko jardunaldiak antolatzea otu zitzaion. Horrelaxe sortu ziren aurreneko Euskal Lore Jokoak. Pizkundez pizkunde, Loraldiara heldu gara. Lekukoa hartu dugu euskal kultura garaikidea plazaratzeko.
Horrela sortu zen “Anton Abadia. Dublinetik Hendaiara” izeneko sorkuntza, orain dela 11 urte eta Aitor Mazoren eskutik. Patxo Telleriak idatzi zuen dramaturgia berriro hartu eta Anje Oregi aktore lekeitiarrari eman diogu aukera “ezinezko pertsonaia” hori taularatzeko.
Benetan ezinezko bizitza bat kontatuko dugu. Dublinen jaio zen euskaldunaren bizitakoak zur eta lur utziko baikaitu.
Sormenak teatroa eta musika uztartzen ditu eszenan bertan. Musikari dagokionez, Xabi Zeberio eta Mixel Ducau bikoteak sortutako soinu bandak ornituko du teatro bakarrizketa. Itzal luzeko bi musikagilerekin batera Alaia Phillips Ducauren emakumezko boza bat izango da kantuan aritzeko. Kantuek irudikatuko dituzte Anton Abbadiaren bizitza pasarteak.