Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Sormenaldia 2026: «XIBEROA KANTUZ LORATURIK. TXORIEKIN HIZKETAN»

julio 2

2026ko Sormenaldia proposamenaren barne.

Film laburra 

Goizero kantuz loratzen dira Xiberoako lurretan. Tradizioaren gotorleku eta sormenaren lurralde. Non denborak atseden hartzen duen, eta libertateak arnas. Bortitz bezain eder, anitz bezain hertsi. “Xiberoa Kantuz Loraturik”  Loraldiak ekoiztu zuen ikuskizun eder bat da eta bertako  protagonistek ongi dakite iraganaren ondarea lanabes izan eta belaunaldien arteko zubiak eraikitzea zer den. Ekoizpen horren sormen prozesuari eskainitako ikus-entzunezko begirada eta herrialde baten emozioen lekukotza da dokumental labur hau.

Loraldiaren produkzio bat da eta Begira produkzioakeko Larraitz Zuazo eta Ane Rotaetxe zinegileek sinatzen dute zinta eta ikuskariaren sormen prozesuarekin batera grabatu zen.

Local

Uhagon Kulturgunea – (Arkupe aurrean)
Xemein Etorbidea, 10
Markina-Xemein, Bizkaia 060 España