Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Sormene 2024: «Baga, biga, higa», Eñaut Elorrieta eta Mikel Markezen hitzaldi-kontzertua

diciembre 2, 2024

2024ko Sormeneren udazkeneko egitarauaren barruan.

Baga, biga, higa euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua da. Multimedia formatuko hitzaldi kontzertuen bidez, ikus-entzuleari euskal musikaren historiaren gaineko begirada eskaini nahi zaio, 60ko hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera artekoa.

Mikel Markezek eta Eñaut Elorrietahitzez bakarrik ez, kantuz ere islatuko dituzte «baga», iragana; «biga», oraina, eta «higa», etorkizunerako erronkak eta aukerak.

Bost ataletan banatu da euskal musikaren historia:

– 60ko hamarkadara artekoa
– 60ko eta 70eko hamarkadak
– 80ko hamarkada
– 90eko hamarkada
– 2000. urtetik gaur egunera artekoa

Hamarkaden arteko lotura eta heldulekutzat musika euskarriak erabili dituzte. Garai bakoitzean erabili den euskarriak informazio asko ematen du aro bakoitzari buruz. Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik hasi eta disko biniloen aroa (60-70eko hamarkadak), casetten aroa (80ak), CD-en aroa (90ak), eta Mp3-en aroa (XXI. mendea) -euskarririk gabeko aro modernoa- jorratu dituzte.

Local

Iturrondo Plaza – (Karpa)
Galdakao, Bizkaia 036 España