SORTEGIN PROGRAMA
URRIAK 26, larunbata – Jardunaldi intentsiboa
Murgia (Zuia) – Udal Aretoan
Aurtengo TOPAKETAK programaren barnean, AFA-ko Kultur Ekintza Zerbitzuarekin batera eta Zuia-ko Udalaren Kultur Arloaren partaidetza lagun, prestakuntza jardunaldi berezi honen II- edizioa antolatzen ari gara KulturAraba Bulegotik. Hementxe jakin beharreko informazio orokorra eta izena emateko formularioa aurkituko dituzue. Programan parte hartzeko epea irekita egongo da irailaren 30era arte.
NORENTZAT?
Araban proiektu edo proiektu baten ideia martxan duen edozein pertsona edo profesional sortzaile/ kulturalei zuzendua.
ZERTARAKO?
Kultur proiektuak zaintzatik garatzeko, sustrai sendoak izan ditzaten.
Kultur proiektu on bat definitzeko eta sortzeko kontuan hartu beharreko alderdi guztiak lantzeko: proiektuaren oinarria eta nortasuna, kudeaketa-eredua, finantzabideak, komunikazioa eta zabalkundea…
METODOLOGIA
Metodologia parte-hartzailea eta sortzailea izango da. Banaka eta taldeka lan egingo da, elkarrekiko ikaskuntza eta entzutea bultzatzeko.
ZER SARTZEN DA?
Doakoa izango da eta edukiera mugatuarekin.
EPEA: Bete formularioa irailaren 30a baino lehen.