Cargando Eventos

« Todos los Eventos

SORTEGIN 2025 – Arabako pertsona sortzaileentzako prestakuntza-programa intentsiboa

octubre 25

Aurtengo TOPAKETAK programaren barruan, KulturAraba Bulegoa prestakuntza-jardunaldi berezi honen III. edizioa antolatzen ari da, oraingoan, Kuartango LABen (Zuhatzu Kuartango).

NORENTZAT?

Araban proiektu bat edo proiektu bat abian duen edozein pertsona edo profesional sortzaile/kulturali zuzendua.

ZERTARAKO?

Ideia eta diseinu ikastaro trinko gisa planteatzen da, bere sustraietatik kultur proiektu iraunkorrak eta jasangarriak lantzeko.

Edizio honetan, kultur proiektu bat diseinatu, (ber)pentsatu eta sortzerakoan kontuan hartu beharreko alderdietan sakontzen jarraituko dugu, lasaitasunetik abiatuta, prozesuei garrantzia eta lekua emanez.

METODOLOGIA

Metodologia parte-hartzailea eta sortzailea izango da. Banaka eta taldeka lan egingo da, elkar ikasten eta entzuten laguntzeko.

METODOLOGIA

Metodologia parte-hartzailea eta sortzailea izango da. Banaka eta taldeka lan egingo da, elkarrekiko ikaskuntza eta entzutea bultzatzeko.

ZER SARTZEN DA?

6 orduko formakuntza: Rut Martinez-en (Kultiba-ko taldearen kidea eta Kultur Erakundeaeen lerroaren arduraduna, aholkularia eta bideratzailea) eta KulturArabako bitartekartiza taldearen eskutik.

Bazkaria – menua: Bazkaria eskainiko zaie parte hartzen duten guztiei.

Ekintza sortzaileak: Laster informazio gehiago!

Izena emateko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik.

Apunta zaitez formulario honen bidez

Edozein kontsulta edo zalantza izanez gero: kulturarababulegoa@araba.eus