Arantza Iglesias eta Ane García Sortutakoak 25 deialdian aukeratutako proiektuetako bat («M») burutzen ari dira. Beren sorkuntza prozesuari lotuta, tailer interdiziplinar bat eta emanaldia eskainiko dituzte Gipuzkoako Dantzagunean.
TAILERRA irailaren 18an izango da, 17:00etatik 20:00etara:
Dantzari, idazle, antzerkilari, abeslari eta musikariei zuzenduta; oro har, modu interdiziplinar batean jolastu eta esperimentatu nahi duen edonorentzat.
EMANALDIA irailaren 19an izango da, 13:00etik 14:00etara.
«M» Arantza Iglesias dantzaria eta Ane García musikari eta errezitatzailearen emanaldia da, dantza, testua eta musika uztartuko dituena; amatasunaren gai unibertsala oinarri.
Prezioa: Doako ekintzak dira biak.
Lekua: Gipuzkoako Dantzagunea.